Ostalariei elkartasun adierazteko manifestazio zaratatsua egingo da asteartean

Aiurri 2020ko abe. 7a, 13:22

Pandemia garaian hartutako neurrien ondorioz tabernek eta jatetxeek ateak itxi behar izan zituzten urriaren amaieraldean. Ostalariak haserre agertu dira neurriekin, izan ere, laguntzak urriak dira eta baztertuak sentitzen dira. 

Egoera horrela delarik, ostalariei elkartasuna adierazteko kale-agerraldia egingo da abenduak 8an (asteartea) eguerdiko 12:00tan Etxeberrietan plazatik hasita. Bertan, herriko eragileen eta taldeen parte hartzea espero da, oihartzun handiagoa egiten saiatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!