Covid19 | Datuak egunez egun

Adinekoen egoitzaren garapen epidemiologikoa

Aiurri 2020ko abe. 8a, 08:22

Egoiliar bat sendatu dutela adierazi ostean, adinekoen egoitzan soilik bi lagun daude COVID-19ak jota.

Azaroaren 25etik kasu positiborik ez da agertu Andoaingo San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan. Orduko hartan 9 lagun zeuden gaixorik. Bi aste beranduago, egoera baretzen ari dela esan daiteke.

Azaroan 22 lagun izan ziren gaixorik

Urriaren 30ean Andoaingo San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan agerraldi edo brotea izan zen. 10 kasu positibo izan ziren larunbat hartan, biharamunean 11 eta azaroaren 4an 22. Horietatik 19 egoiliarrak eta 3 langileak. Bakartuta eduki zituzten PCR probatan positibo eman zuten 22 lagunak. Orduko hartan Aiurriri adierazi ziotenez, kasu guztiak “asintomatikoak” ziren.

Abuztuaz geroztik 98 lagun hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzan. Aldundiak testak egiten darrai, eta azken astean 4.707 egin dituela adierazi dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!