Ttipi-txokoa Andoaingo Udal ludotekak abenduaren 9an irekiko ditu ateak

Aiurri 2020ko abe. 9a, 10:43

4 eta 11 urte bitarteko umeek erabili ahal izango dute ludoteka, asteartetik larunbatera. Taldeak murriztuak izango dira eta segurtasun neurri guztiak hartzen direla nabarmendu dute. 

Hitzordua aurretiaz eskatu behar da. Harremanetan jartzeko 943 592 181 telefonora deitu edo andoaingoludoteka@gmail.com posta elektronikora idatzi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!