Kontzertua San Martin Tours elizan, larunbat eguerdian

Xabier Lasa 2020ko abe. 10a, 11:13

Eguberrietako abestiak kantu klasikoekin uztartuko dituzte, 12:00tan hasiko den emanaldian.

Ana Belen Garcia organo joleak eta Haizea Muñoz sopranoak gabon giroko kontzertu eskainiko dute. Guridi, Garbizu, Sorozabal eta Ercilla euskal konposatzaileen piezak biziberrituko dituzte. Hala nola, Ala Baita, Euskal Herria, Ume eder bat, Ilunabarra, Olentzero, Hator hator, Mesias sarritan piezak. Kontzertua osatzeko, nazioarteko beste zenbait egileen sormenei helduko diete: Widor, Franck eta Gigout.

Haizea Muñoz sopranoa

Donostian jaio zen; 2007an Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian kantuko ikasketak amaitu zituen. Hainbat musika ziklo eta jaialdietan errezitalak eskaini ditu, baita opera eta zarzuela ezberdinetan bakarlari lanak egiten ere. Opus lirica opera konpainiako kide da. Bakarlari lana irakaskuntzarekin batera uztartzen du, egun.

Ana Belen Garcia

Andoaindarrak Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan lortu zituen pianoko eta klabizenbaloko goi-mailako tituluak. Musikenen amaitu zituen organo ikasketak.

Egun, Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolaren zuzendaria da eta bertan organo eta piano irakaslea ere bada. Donostiako Easo Koroko eta baita Donostiako Santa Maria del Coro Basilikako (Cavaillé-Coll 1863) piano eta organo jolea da. Bakarlari eta laguntzaile gisa nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte. Besteak beste, Espainian, Belgikan, Frantzian, Errusian edota Japonian.

Kontzertuak 150eko aforoa izango du, gonbidapenik gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!