Udal egutegiaren sari banaketa ekitaldia gaur iluntzean, eta herritarren eskura bihartik aurrera

Aiurri 2020ko abe. 16a, 07:58

©Diego Barrasa

Abenduaren 17tik aurrera, goizeko 10:00etatik 13:30era, herrikide bakoitzak gehienez ere bi egutegi jaso ahal izango ditu. Hauexek dira aurten epaimahaiak aukeratu dituen argazkien egileak:

  • Urtarrila: Alain Saiz Antoñana, “Norabide bakarra”.
  • Otsaila:  Imanol Fernández, “Colores Carnavales Bastero”.
  • Martxoa: Jose Angel Amuchastegui Esnaola, “Euria”.
  • Apirila: Angel Carrasco Errazkin, “Euri kolore”.
  • Maiatza: Nerea Hernández Pérez, “Leizotz”.
  • Ekaina:  Xabier Alkorta Begiristain, “Basteroko isladak”.
  • Uztaila: Carlos Martin Moreno, “Fusión”.
  • Abuztua: Diego Barrasa Ruiz, “Noche en la ciudad”.
  • Iraila: Alicia Muñoz Martin, “Grisa”.
  • Urria: Alicia Muñoz Martin, “Laranja”.
  • Azaroa: Diego Barrasa Ruiz, “Egunon”.
  • Abendua: Juanan Lazkano Ajamil, “Eliza grisez”.

Saridun bakoitzak 100 euroko diru saria jasoko du. Sari banaketa ekitaldia Udal Artxiboan izango da. Abenduaren 16an, 19:00tan hasita. Udalak iragarri duenez, “bizi dugun egoera dela eta, ekitaldia itxia izango da, eta bertan saridunak eta epaimahaikideaz gain prentsa bakarrik onartuko da, ekitaldiaren lekuko izateko eta horren berri eman dezan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!