XVI. mendeko euskal jantzien inguruko erakusketa eta hitzaldia Ramon Garciaren eskutik

Aiurri 2020ko abe. 12a, 11:13

Andoaingo Bastero Kulturgunean Iraultza dantza taldearen "Euskal jantziak" erakusketa egongo da ikusgai urtarrilak 9ra bitartean. Horrez gain, Ramon Garciaren  hitzaldia antolatu da abenduaren 17an arratsaldeko 19:00etan erakusketa gelan.

Bertan  XIX. mende bukaeratik XX. mende hasierarako euskal jantziak izango dira mintzagai. Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharko da, izan ere aforo mugatua baitago. Izen emateko Bastero kultuguneko 943.30.35.40 telefonora deitu beharko da edo basteroataria@andoain.eus helbidera email bat bidali.

Euskal jantzien inguruko erakusketa honetan ikusgai izango dira ere XX. mende hasierako euskal burgesen, eta Euskal Herriko jantzi desberdinak (XVI-XX mendeak). Jantziez gain uneko modaz hitz egiten duten garaiko testuak, eta antzinako argazkiak izango ditugu.

Erakusketaren ordutegia honako hau izango da:

  • Astelehenetik ostiralera : 18:30-20:00
  • Larunbata: 10:30-13:30 / 18:00-20:30
  • Astearte, igande eta jaiegunetan itxita

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!