Gertakaria Andoain parean jazo da A-15 errepidean. Euskadi Noticias hedabideak adierazi duenez, kamioia traktore zatiak garraiatzen ari zela balazta matxuratu egin da, ondoren, ibilgailuak su hartu du. Suhiltzaileek gidariaren gorpua aurkitu dute eta Ertzaintza identifikazio lanetan hasi da.