Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak azaldu duenez, “gure helburua da egoiliarrek kanpora irtetzeko aukera izatea, senitartekoekin batera, eta irteerak espazio seguruetan, jende pilaketarik gabe eta aire zabalean egin ahal izatea”. Gipuzkoako hainbat egoitzatan egokitzapenak egin dituzte, baina Andoaingoan ez da horrelakorik egingo kanpoko egonaldi hori egiteko baldintzak ematen direlako.