Oscar Mendo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zinegotziak eman du berrikuntzen berri, Maider Lainez alkatea eta Ixiar Olano Kirol teknikaria alboan zituela.
Abenduaren 21etik aurrera, beraz, gimnasioak eta udal igerilekuak erabiltzeko ordua erreserbatzeko hitzordua online hartzeko zerbitzua jarriko dute martxan.
Eta, gainera, urtarrilaren 2tik aurrera Arrate pilotalekuaren ordutegia zabalduko dute. "Herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dituzte eguerdiak kirola egiteko, eta, ordutegiaren luzapen honekin, frontoia eguerdian erabili nahi zuten herritar askoren eskaria bete nahi izan dugu", gaineratu du Oscar Mendok. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, etenik gabeko ordutegian.