Gauez ohikoa den egoeran daude semaforoak, egun osoan zehar. Gorriz edo berdez jartzen ez denez, auto-gidarien jokabidearen menpe daude oinezkoak. Eta eskola egunetan, goizeko lehen orduan eta arratsaldean trafikoa nabarmen handitzen da. Eta, ondorioz, oinezkoen pasabidea zaildu egiten da. Ondo legoke, egoera honetan, auto-gidariek jokabide ulerkorra izatea oinezkoekin.