Andoaingo eta andoaindarren historia biltzen dituzten bideo grabazioez baliatuz, sormen lan ikusgarriak egin dituzte berriki Escivi Zine eta Bideo eskolako ikasleek. Frankismoak zapaldutako herritarren aldeko omenaldiak, Axeri Dantza, Gerrate karlistaren kale antzezpena, Sapa eta Laborde enpresak, Martin Ugalde eta Juan Mari Torrealdai… Hamar bideo-lan labur dira guztira, eta Youtuben ikusgai daude. Basteron abenduaren 1ean aurkeztu zituzten.