"Hori dela eta, datorren abenduaren 28an Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu beharko du Rubenek.
Gogoratu behar dugu, Ruben beste bietan izan dela atxilotua ETAko kide izateaz leporatuta. Lehena 2003. urtean izan zen eta epailearen aurretik pasa eta gero libre gelditu zen. Azkenean auzi horretatik kanpo gelditu zen. Bigarrena, 2013. urtean izan zen. Orduan Guardia Zibilak atxilotu zuen, Rubenek tratu txarrak salatu zituen eta urtebete egin zuen preso. Orduan ere, 2002. urtean hainbat ekintza armatu egiteaz akusatua izan zen. Ondoren libre geratu eta auzia artxibatu zuten.
Orain berriz ere, 2002. urteko gai batekin datoz. Ez dugu zalantzarik, aurrekoetan bezala, inolako oinarririk gabeko akusazio bat dela. Eta Rubenekin duten obsesioarekin eta duten mendeku goseari soilik erantzuten diola auzi berri honek.
Ruben libre bizitzeko eskubidea du. Rubenek bere aurkako jazarpena etetea merezi du. Urte hauetan guztietan oinarririk gabeko jazarpen bat sufritu du eta inputazio berri honek, berriz ere, berarentzat eta bere senide eta lagunentzat bidegabeko sufrimenduaren gurpila martxan jartzea dakar.
Lerro hauetatik gaiari jarraipena egingo diogula adierazi nahi dugu. Espetxeak hustutzeko garaia da, errepresioa alboratu eta herri honek merezi duen bakea eraikitzen hasteko ordua da. Hori dela eta, hurrengo astelehenean, abenduaren 28an, arratsaldeko 19:30ean Zumea plazan egingo dugun batzar informatiboan parte hartzera deitzen zaitugu. Bertan, egun horretan gertatzen dernaren informazioa emango dugu".
Abenduaren 28an, arratsaldeko 19:30ean Zumea plazan egingo dugun batzar informatiboan parte hartzera deitzen zaitugu
*Herritar talde batek helarazitako gutuna