Gabonak 2020

Ekitaldi sorta Karrikako Ludotekan

Aiurri 2020ko abe. 28a, 11:08

Gabonetan ekitaldi ezberdinak eraman nahi dituzte aurrera, Karrikako Ludotekan: Bingoa, Sukaldaritza tailerra, lagun izkutua. 

Talde murriztuak izango dira, COVID-19 egoerak ezarritako arauen pean. Ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, 943 592 181 telefono zenbakira deituta.

Ipuin kontaketa saioa

Ekitaldi horiez gain, astearte honetarako Amelieren ipuin kontaketa saioa iragarrita dago. Arratsaldeko 17:00tan hasiko da ipuin kontaketa saioa, eta sarrerak Ludotekan bertan hartu ahal izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!