Burdinako boluntarioek Ortzaikako karobia (Goiburu auzoa) piztu zuten joan den larunbat eguardian. Karobitik karea ekoiztu beharrean, datorren urtea uztera goazena baino oparoagoa izateko deseoa zabaldu nahi izan zuten ekitaldiaren eskutik, eta horretarako, gogoan hartu zuten Euskal Herriko tradizio zaharretan suak hartzen zuen sinbologia. Argazkiak eta bideoa, ikusgai: