Ruben Gelbentzuri elkartasuna adierazi diote Zumea plazan

Aiurri 2020ko abe. 28a, 21:03

Herritar ugari elkartu dira Ruben Gelbentzu andoaindarri elkartasuna adierazteko; 90 kidetik gora batu dira Zumea plazako aterpepean.

Ruben Gelbentzuren aurkako jazarpen judiziala salatu nahi izan dute. Izan ere, gaur deituak izan dira bidekonferentzia bidez deklaratzera, eta Ruben Arbizun bizi denez, Iruñan deklaratu behar izan du. Saioa azkarra izan da, 15 bat minutukoa eta, horren ostean, baldintzapelkok askatasunean geratu dela jakinarazi dute. Hala ere, hamabostean behin sinatzera joan beharko du.

"Guztiz salagarria da aurrez atxilotua izan dela birritan eta bitan ezerezean geratu direla akusazioak. Rubenekiko duten obsesioa ikaragarria da eta horregatik ozen eskatzen dugu bakean utzi dezatela eta errepresioa eten dezatela.
Konponbide garaia da eta espetxeak hustutzeko unea. Etxean nahi ditugu preso guztiak eta ez dugu etsiko guztiak kalean besarkatu arte", adierazi dute irmo elkarretaratzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!