Egunak dira COVID-19aren panelean Andoaingo kasu bakarra agertzen dela, eta informazio gehiagorik ezean, ospitaleren batean artatzen ari direla ondoriozta daiteke. Gipuzkoan COVID-19 gaitzagatik positibo eman duten egoitzetako erabiltzaileak Eibarko Ospitaleko planta sozialean eta Ordiziako San Jose erreferentzia zentroan daude.
Aldundiak emandako datuen arabera, “abuztuaren 11n bigarren olatuko lehenengo positiboa atzeman zenetik, 118 egoiliar hil dira, eta 454 sendatu”.
Aldundiak, DYAko profesionalekin elkarlanean, 71.562 proba egin ditu, egoiliarren eta egoitzetako langileen artean. Hauetatik 6.227 pasa den astean.