Sareren hitzordu bikoitza datozen egunetan

Aiurri 2020ko abe. 30a, 09:58

“Etxerako, Konponbiderako, Bakerako. Bidea gara” lemapean, Sarek aurtengoan mobilizazioak herriz herri deitu ditu. Andoaingo Sarek parte hartzeko deia luzatu du: “Presoen eskubideen alde, Sarek deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu”.

Hurrengo bi hitzorduak:

  • Abenduak 31, osteguna. 18:00. Goikoplazatik Zumeara.
  • Urtarrilak 9, larunbata. 17:30.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!