1928an jaio zen, Kale Berrian; hala ere, Etxeberrieta auzoan egin zuen bizimodua gehienbat. Jada 14 urterekin Algodonera Subijana lantegian lanean hasi zen, beste hainbat herritarren antzera. Bostehun bat langile eduki zituen garai hartan ehungintzako lantegiak, eta Maria Dolores, asko gabe, bertan irekita zegoen eta Milagrosako mojek gobernatzen zuten haurtzaindegian lanean hasi zen, Pepita Izagirrerekin batera. Hainbat langileen umeak urtetan zaindu zituen, beraz, Maria Dolores Irigorasek.
Marisol Sueskun eta biek Aiurri aldizkariari elkarrizketa eskaini zioten 2016ko apirilean, Elisa Gonzalez Sor Elisa mojaren heriotza zela eta. Moja hori Andoaingo Karidadeko kongregazioan (La Milagrosa) eta aipatu haurtzaindegian 50 urtez (1920-1993) aritu zen baitzen. Oroimen pribilegiatua eta istorioak kontatzeko aparteko grazia erakutsi zuen orduko hartan ere Maria Dolores Irigorasek.
Gaur, asteazkenarekin, bere arimaren aldeko hileta egingo da San Martin parrokian, 18:30etatik aurrera.