Amaia Barandiaran andoaindarra, ETB1eko "Baserria" lehiaketako parte-hartzaileetako bat da

Xabier Lasa 2021ko urt. 9a, 12:46

Amaia Barandiaran (EITB)

Amaia Barandiaran Mujika, Mendiluze baserriko (Sorabilla) alaba da, eta 36 urte ditu. Igande honetan, ETB1n gaueko 20:00etan hasiko den "Baserria" lehiaketako parte hartzaileetako bat da. 20 lehiakide izango dira reality berrian: 10 baserritar eta 10 kaletar. Auzolanean ariko dira norgehiagoka, eta Patxi Larretxea eta Kristina Saralegi gainean izango dituzte, ikuskatzaileen lanetan. Saioa Klaudio Landak aurkeztuko du.

Saioaren egileek adierazi dutenez, baserritar on bat izateko beharrezkoak diren ezaugarriak azalduko dira reality horretan. Egindako promozioko iragarkian, zera dio Barandiaranek, besteak beste: "Asko apaintzen diren emakumeak ez ditut ulertzen, nik ez baitut hortaz ulertzen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!