Koronabirusa

Udalak LABIko kontseilu aholkulariak hartutako neurria berriak aplikatuko ditu

Aiurri 2021ko urt. 12a, 12:22

Andoain atzo eremu gorrian sartu zen Intzidentzia Tasak nabarmen goruntz egin ostean. Horrez gain, neurri berriak ezarri ziren.

Hona hemen Andoaingo Udalak kaleratutako oharra:

Egungo egoera ikusita, LABIko Kontseilu Aholkulariak:

Neurri hauek hartu ditu:

  • Gaueko mugikortasuna 22:00etatik 6:00etara mugatzea.
  • Gehienez ere 6 lagun bil daitezke.
  • Merkataritza- eta kultura-ekimenak gaueko 21:00ak baino lehen amaitzea.
  • Musika eta ahots entsegu eta jarduketak etetea.
  • Gurtza-zentroetako gehienezko edukiera %35 mugatzea.

Eremu gorrian gauden udalerrietarako, LABIko Kontseilu Aholkulariak neurri berri hauek hartu ditu:

  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea.
  • Andoaingo inguruko konfinamendua.
  • Taldeko kirol jarduera etetea.
  • 150m²tik gorako saltokietako edukierak %40ra murrizten dira, eta 150m²rainoko azalera duten saltokietako edukierak %60koa izan behar du.

Maider Laínez Andoaingo alkateak adierazi duenez, “datuak kezkaz ikusten ditugu eta norbanakoaren erantzukizuna eskatu du kutsatzeen joera jaisteko. Ildo horretan, andoaindar guztiei osasun neurriak zorrozteko, arriskua gutxitzeko eta gure osasuna eta gure bizilagunena babesteko arduraz jokatzen jarraitzeko eskatu die. Andoaingo herritar guztiei eskatzen diegu babes neurri guztiak errespeta ditzatela, segurtasun-distantziak manten ditzatela eta beti musukoa jarrita eduki dezatela. Denok jarri behar dugu gure alde, lehenbailehen egoera honi buelta emateko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!