Hona hemen Udalak zabaldutako oharra:
Egoera epidemiologikoaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen azken dekretuaren ondoren, Andoaingo Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailak jakinarazi nahi du andoaindarrei nola eragiten dien jarduera fisikoa eta kirol jarduera egiteko orduan.
Andoaingo Covid-19agatiko kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino handiagoa denez, bertan behera geratzen da taldeko edozein kirol jarduera mota, bai entrenamenduan, bai lehiaketan.
Salbuetsita daude, eta honako hauek egin daitezke:
- Gimnasio eta udal kirol instalazioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak.
- Aire zabaleko edozein jarduera fisiko eta kirol jarduera egitea, gehienez sei pertsonako taldeetan.
Kiroldegiko abonatuei eta erabiltzaileei argitu nahi diegu, udalerriko perimetroa itxita dagoenez, ezingo dela Buruntzaldeko beste instalazio batzuetara joan eta, alderantziz, beste udalerri batzuetako abonatuak ere ezingo direla gure instalazioetara joan.
Osasun Publikoaren eta AdikzioenSailak intzidentzia-tasa metatua berrikusi ondoren, 100.000 biztanleko 500etik behera egiten duenean, jarduera fisikoa eta kirol jarduera egiteko baldintza berrien berri emango dugu berriro.
Gogorarazi nahi dugu kirol jarduera orotan nahitaez erabilibeharko dela maskara. Espazio naturaletan, hiri-inguru periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan eta jarduera fisiko handiko aparteko uneetan izan ezik.