Udalak ohar bidez aurreratu duenez, "pertsona autonomoen eta sormen- eta kultura-industrien kasuan, zuzeneko laguntzak 500 eurokoak izango dira, 750 eurokoak merkataritzarako eta 2500 eurokoak ostalaritzarako".
Aurkeztu beharreko dokumentuei edo tramitazioari buruzko zalantzak Urigainen argituko dituzte, Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailean. Telefono zenbakia honakoa da: 943 304 221. Laguntzen oinarriak labur.eus/boletina_COVID webgunean aurki daitezke.
COVID-19 laguntzen bigarren fasea aktibatuko da, beraz, Andoainen. 453.000 euroko zenbatekoarekin, laguntza deialdi berria beste erakunde batzuk sustatutako laguntzen osagarria da, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak edo Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako laguntzekin bateragarria.
Mari Jose Izagirre Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria zinegotziak aitortu zuenez, "GAOn argitaratzea gustatuko litzaigukeena baino gehiago atzeratu da, baina Udalaz haratago doazen tramiteak dira".
Ezegonkortasun eta galderaz jositako agertoki baten aurrean, Udalak "ahalegin guztiak egingo ditu krisi honetatik ateratzeko, inor atzean gera ez dadin".