Langile batek positibo eman ostean, urtarrilaren 4an itxi egin zuten eguneko zentroa. Andoaingo Udalak berriro irekiko dela iragarri du. Bihartik aurrera zabalduko ditu ateak, era mailakatuan. Urtarrilaren 15ean eta 18an zerbitzu osoa martxan jarriko dute.