Argibide asko ez dituzte eman, eta ez dago garbi noizko itzuliko den lehengora. Baina bitartean eztabaidarako gaia izan daiteke. Alde batetik, laranjan egotea ez da ideia txarra. Oinezkoek beti lehentasuna dutelako, egoera horretan. Baina bestaldetik, praktikan eta errealitatean, duda-muda handiak sortzen dira oinezkoen eta gidarien artean.
Abiadura handian doazen gidariak oinezkoari aurrea hartzen ahalegintzen dira, bideoan ikus daitekeenez.
Eta, aldiz, adinean gora doazen herrikideak edota mugikortasunerako hainbesteko erraztasunik ez dutenentzat estuasunerako tartea izaten da.
Zein da zure iritzia?