Tiro hotsak entzun zitezkeen Lizarkola pasealekutik. Ehizari lotutako seinaleak Unanibian ere aurki zitezkeen.
Egoera berezian dago Andoain, ordea. Eremu gorrian sartuta dago, eta konfinamendu perimetrala ezarrita. Andoaindarrek mugikortasuna murriztuta izanik, jai egunetan horrelako ehiza baimendu behar dela uste al duzu? Zein da zure iritzia?
Ehizatzeko baimena dugu ehiztariok, ez dakienak informatu dadila.
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/…
Bide batez aipatu nahi nuke, gaur eguerdian gertatu zaigun gertaera larri bat: gure jarduera hau egiteko jartzen ditugun "txapa" edo oharpen gisa jartzen ditugun karteletako bat, norbaitek, bere lekutik kendu eta sasietara bota du... Ez jakina denarentzat, legez kanpokoa da ehiza seinaleak kentzea.
Guk gure jarduerak legalki egiten ditugu eta inorrek ez digu zertan "boikoteatu".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!