Iñaki Zubeldia senarrarekin batera Ondarreta tabernako arduradunak izan dira urte luzez. Mikel semeak hartu du lekukoa, haien jubilazioa eta gero. Taberna oso ezaguna da Andoainen, eta askotxo dira bertan inoiz bazkaldu edo afaldu dutenak. Miren Arratibelek sukaldari lanean jardun zuen, urte luzez. Igandean zendu zen, gaixotasun baten ondorioz.