Covid19 | Datuak egunez egun

Intzidentzia tasa metatua jaisteko komeriak

Jon Ander Ubeda 2021ko urt. 21a, 20:22

© Diego Barrasa

Urtarrilaren 11n Osakidetzak eman zituen datuekin, Andoain eremu gorrian sartu zen. Eta geroztik bertan jarraitzen du, intzidentzia tasa jaisteko komeriekin.

2021eko urtarrilean Andoainen antzemandako kasu positiboak

Urtarrilak 1: +1. Urtarrilak 8: +18. Urtarrilak 15: +17.
Urtarrilak 2: +3. Urtarrilak 9: +9. Urtarrilak 16: +8.
Urtarrilak 3: +4. Urtarrilak 10: +3. Urtarrilak 17: +10.
Urtarrilak 4: +16. Urtarrilak 11: +8. Urtarrilak 18: +2.
Urtarrilak 5: +7. Urtarrilak 12: +10. Urtarrilak 19: +7.
Urtarrilak 6: +9. Urtarrilak 13: +9. Urtarrilak 20: +12.
Urtarrilak 7: +7. Urtarrilak 14: +8.  

Urtarrilean zehar 168 kasu antzeman dira, eguneko 8,4. Asteleheneko eta astearteko emaitzak apalagoak izan baziren ere, asteazkenean kopuru handi samarra egon da. Positibotasun horrekin oso zaila da intzidentzian eragitea.

Intzidentzia tasa metatuaren garapena ostalaritza itxita egon den bi asteetan, honakoa da:

  • Urtarrilak 10: 607,15.
  • Urtarrilak 11: 647,18.
  • Urtarrilak 12: 660,53.
  • Urtarrilak 13: 707,23.
  • Urtarrilak 14: 747,26.
  • Urtarrilak 17: 927,41.
  • Urtarrilak 18: 834,00.
  • Urtarrilak 19: 834,00.
  • Urtarrilak 20: 854,02.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!