Basurdeek kalteak eragin dituzte Bista Eder baserriko lurretan

Aiurri 2021ko urt. 21a, 17:26

Aste honetan hirugarren aldia da basurdeek Bista Eder 'Xaxin' baserriko lurretan kalteak eragiten dituztela. Joxean Usarralde bertakoa da, eta adierazi du etxe ondoraino hurbiltzen direla basurdeak eta egoera sostengaezina izaten ari dela. 

Usarraldek berak grabatu du bideoa, eta bertan nabari daiteke basurdeek nola nahasi duten etxe ondoko lurra. Leizotz auzoan kokatzen da baserria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!