"Amaren intxaurrak" ikuskizunaz gozatzeko azken sarrerak salgai

Aiurri 2021ko urt. 22a, 09:11

Larunbat honetan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek "Amaren intxaurrak" ikuskizun berriena taularatuko dute Bastero Kulturgunean. Saio bikoitza izango da, eta azken sarrerak salgai daude. Azken murrizketekin, kanpoko jendea etorri ezinik dago eta sarreren itzulketarekin gutxi batzuk salgai jarri dituzte berriro.

"Heriotza gaia du ardatz ikuskizun berriak: "Haurrek eta familiek, eta orohar, komunikateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!