Covid19 | Datuak egunez egun

Positibotasun maila handiko urte hasiera

Aiurri 2021ko urt. 22a, 20:22

© Diego Barrasa

Urtarrilaren 4an hasita, Andoainen positibotasun handiko hilabetea izaten ari da. Dagoeneko 178 kasu antzeman dira, eta batez beste 8,4 kasu eguneko. Urtarrilaren 11z geroztik eremu gorrian dago, eta ezinezkoa izaten ari da intzidentzia tasa metatuan eragitea. 900eko tasatik gertu dago, lehen helburua 500era jaistea denean.

2021eko urtarrilean Andoainen antzemandako kasu positiboak

Urtarrilak 1: +1. Urtarrilak 8: +18. Urtarrilak 15: +17.
Urtarrilak 2: +3. Urtarrilak 9: +9. Urtarrilak 16: +8.
Urtarrilak 3: +4. Urtarrilak 10: +3. Urtarrilak 17: +10.
Urtarrilak 4: +16. Urtarrilak 11: +8. Urtarrilak 18: +2.
Urtarrilak 5: +7. Urtarrilak 12: +10. Urtarrilak 19: +7.
Urtarrilak 6: +9. Urtarrilak 13: +9. Urtarrilak 20: +12.
Urtarrilak 7: +7. Urtarrilak 14: +8. Urtarrilak 21: +10.

Urtarrilean zehar 178 kasu antzeman dira, eguneko 8,4. 

Intzidentzia tasa metatuaren garapena ostalaritza itxita egon den bi asteetan, honakoa da:

  • Urtarrilak 10: 607,15.
  • Urtarrilak 11: 647,18.
  • Urtarrilak 12: 660,53.
  • Urtarrilak 13: 707,23.
  • Urtarrilak 14: 747,26.
  • Urtarrilak 17: 927,41.
  • Urtarrilak 18: 834,00.
  • Urtarrilak 19: 834,00.
  • Urtarrilak 20: 854,02.
  • Urtarrilak 21: 874,03.

Argi izpiak bilatu nahian, Beterri-Buruntzan eremu gorrian daudenen arteko ID tasa apalena du Andoainek. ID tasak aurreko asteko intzidentzia aste honetakoarekin alderatzen du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!