Langileek azaldu dutenez, enpresako zuzendaritzak zazpi urtez lanean ari zen langile bat bidegabeki kaleratu berri du, eta horixe izan da protesta egitera bultza arazi dien azken gertakizuna. Salatzen dutenez, SAPA enpresan lan baldintza prekarioak nagusitzen ari dira, eta bien bitartean, diru laguntza publiko ugari ari da jasotzen. Egoera onartezina dela eta, elkarretaratzea egingo dute Goikoplazan bihar, larunbatarekin, eguardiko 12:00etatik aurrera.