Udalak ohar bidez adierazi duenez, “Semaforoaren plakak hondatu ziren eta denbora behar izan da beharrezkoa den pieza eskuratu ahal izateko”.
Semaforoak matxuratuta egon diren aste hauetan, laranja kolorea nagusitu da. Berez, oinezkoek dute lehentasuna baina herrikideek egoera ezberdin ugari ikusi dituzte. Aiurriren bideoa horren erakusgarri da, zeinean ibilgailuak bozina jotzen duen oinezkoei ohartarazteko eta lehenago igarotzeko. Eta segundu gutxira ibilgailu batek aurrera jarraitzen du nahiz eta bi oinezko zebra-bidea igarotzeko prest egon.
Urtarrilaren 15ean Aiurri iritzi eske hasi zen webgunean eta sare sozialetan, eta zenbait herrikidek eman zuten iritzia:
Nire ustez hobeto dago horrela, bai oinezkoek lehentasuna dute, eta kotxeek gutxiago gelditu behar dute: zarata eta kutsadura gutxiagoa.
— Olivier Georg (@oliviergeorg) January 15, 2021
Horrela uztearekin batera zebrabideetako argiteria gehitu arriskua gutxitzeko. Oinezkoen lehentasuna eta ibilgailuen abiadura murrizketa.
— Andoni Etxezarreta (@andoetxe) January 15, 2021
Semafororik gabeko herri baten alde; hobeto argiztatu eta koskak zebrabidea baino lehen jarri; mantxo ibiltzen ikasi bitartean; ez dudana ulertzen semaforo berriak ere jarri direla Aita larramendi kalean adibidez.
— OtO (@IgorOtaegiOto) January 16, 2021
Egokitzapenak udalerri osoan, ONCEren aholkularitzapean
Semaforoekin lotuta, Udalak udalerri osoan egokitzapenak egin dituela iragarri du. ONCE elkarteak Udalari emandako aholkularitza teknikoa balioan jarri du Marijose Izagirre alkate-ordeak: “Itsuak edo ikusmen arazoak dituztenentzat erabilgarri egin nahi ditugu herriko semaforoak, helburua herrian irisgarritasun integrala bermatzea da, eta bide horretan pausu garrantzitsua da semaforo bidezko pasabideetan txertatuko den soinu teknologia berria”.