Covid19 | Datuak egunez egun

Ezusteko atsegina eman du gaurkoan, Osasun Sailak

Aiurri 2021ko ots. 1a, 20:01

30 kasu, 35 kasu, 26 kasu... azken hiru astelehenetako boletin epidemiologikoa zabaltzea kezkaz eta beldurrez egiten zen ariketatxoa zen. Osasun sailak ez ditu asteburuan udalerrietako datuak ematen, eta astelehenero dozenaka kasuren berri jasotzera ohituta geunden. Gaurkoa ezuteko atsegina izan da, hiru egunetako datu kopurua ez baita dozenara iritsi. 11 kasu berri dira, Andoaingo egoeraren onbideratzea irudikatzen duena.

Balirudike urtarrileko ziklo beltza borobildu egin dela. Urtarrilaren lehen bi egunetan 4 kasu agertu ziren, eta hilabeteko bi azken egunetan kopuru bera agertu da. Urtarrilekoa aldapa gogorra izan da, eragin gogorrak ekarri dituena. Besteak beste, gutxienez hiru astez luzatuko den ostalaritzaren itxiera eta kirol jarduerak egiteko ezintasuna. Neurri horiei itxiera perimetrala gehituz gero, oso ataka estuan daude sektore asko. Eta baita pertsona askoren animoa ere.

2021eko urtarrilean Andoainen antzemandako kasu positiboak

Urtarrilak 1: +1. Urtarrilak 12: +10. Urtarrilak 23: +10.
Urtarrilak 2: +3. Urtarrilak 13: +9. Urtarrilak 24: +9.
Urtarrilak 3: +4. Urtarrilak 14: +8. Urtarrilak 25: +10.
Urtarrilak 4: +16. Urtarrilak 15: +17. Urtarrilak 26: +14.
Urtarrilak 5: +7. Urtarrilak 16: +8. Urtarrilak 27: +7.
Urtarrilak 6: +9. Urtarrilak 17: +10. Urtarrilak 28: +5.
Urtarrilak 7: +7. Urtarrilak 18: +2. Urtarrilak 29: +7.
Urtarrilak 8: +18. Urtarrilak 19: +7. Urtarrilak 30: +3.
Urtarrilak 9: +9. Urtarrilak 20: +12. Urtarrilak 31: 1.
Urtarrilak 10: +3. Urtarrilak 21: +10.  
Urtarrilak 11: +8. Urtarrilak 22: +7.  

Urtarrilean zehar 251 kasu antzeman dira, eguneko 8. Azken egunetan jaitsiera eman da, bataz bestekoan. Ostiraleko datua 8,57koa baitzen.

Intzidentzia tasa metatuaren garapena aldatzen hasi da, asteburuko emaitzen ostean:

  • Urtarrilak 10: 607,15.
  • Urtarrilak 11: 647,18.
  • Urtarrilak 12: 660,53.
  • Urtarrilak 13: 707,23.
  • Urtarrilak 14: 747,26.
  • Urtarrilak 17: 927,41.
  • Urtarrilak 18: 834,00.
  • Urtarrilak 19: 834,00.
  • Urtarrilak 20: 854,02.
  • Urtarrilak 21: 874,03.
  • Urtarrilak 24: 847,34.
  • Urtarrilak 25: 860,69.
  • Urtarrilak 26: 887,38.
  • Urtarrilak 27: 874,03 .
  • Urtarrilak 28: 854,02.
  • Urtarrilak 31: 693,89.

ID Tasa

1aren azpitik dago, azken asteetako daturik onena emanez. Gaurkoan 0,82an dago. Urtarrilaren 22an 1,17koa zen.

Otsaila

Datozen egunetako datuekin hasiko da otsaileko datuen zenbaketa. Ez da zaila izango urtarrileko datuak hobetzea, baina nork daki. Pandemiak gogor jarraitzen du Gipuzkoan. Egoera oso aldakorra da, eta oraindik ere goraehera handiak gerta daitezke. Prebentzio neurriak betetzea izango da ezinbesteko neurria, herritar bakoitzarengandik hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!