EkonoVID

“Lehenak izan behar dugu laguntzetan”

Aiurri 2021ko ots. 2a, 07:55

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak adierazi duenez, ostalaritzarako laguntzak jasotzeko egin diren 9.850 eskaeretatik erdia baino gehiago izapidetu da. Dagoeneko 4.000 baino gehiagori ordaindu zaiela adierazi zuen.

“70 milioi euro bideratu genituen turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren Erresistentzia Planera, eta, haietatik, ia 45 milioi euro ostalaritzaren sektorera bideratu ziren. Laguntza horiek abenduaz geroztik ari dira ordaintzen”. Arin jokatzearen garrantziaz ohartarazi zuen: “Pandemiaren aurretik, lehenak ginen lehiakortasun eta jasangarritasun turistikoan. Oraingoan, berriz, laguntzetan izan behar dugu lehenak. Ezohiko egoeren aurrean, ezohiko neurriak hartu behar ditugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!