Udalak iragarri duenez, etzitik aurrera ezingo da Bazkardoko biribilgunea erabili herrira sartu edo irteteko

Aiurri 2021ko ots. 3a, 19:35

Illarramendiko industriguneari lotutako lanak direla eta, alkateak sinatutako bandoa jartzen ari dira ezkaratze guztietan. Bertan adierazten denez, “herritar guztiei jakinarazten zaie datorren otsailaren 5etik 21era bitartean gune horretan barrena ezingo dela ez herrira sartu, ezta herritik atera ere, bidea itxita egongo baita”.

Egun batetik besterako oharra izatean, denbora kontua izango da trafikoari lotutako neurri berrira egokitzea. Zalantza bat sortu zaio, bait baino gehiagori. SAPAra lanera joateko edota Alejandro Calonge (Bombas) auzunera sartzeko, zein bide erabili beharko da? Akaso Lasarte-Oriaraino joan beharko da, eta N1 errepidearen beste aldetik itzuli hara sartzeko?

Horri buruz, edota garraio publikoan izango duen eraginari buruz Andoaingo Udaltzaingoa ordu hauetan antzeko deiak jasotzen ari da, eta oraingoz argibiderik ez dutela adierazi dute. Informazioa eduki bezain azkar, Aiurrik horren berri emango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!