WiFi4EU sistema martxan jarriko da laister Andoainen

Mikel Arberas 2021ko ots. 4a, 20:54

Andoaingo zenbait puntutan Wifia zabaltzeko gailuak jartzen ari da Andoaingo Udala. Herritar askok galdetu dute zertarako balio duten; laburki azalduz, Europar Batasunetik bultzatutako ekimen bat da, herriko gune publikoetan wifi sareak jartzeko. 

Andoainen 15.000 euroko diru-laguntza bat jaso zen 2019. urtean Europar Batasunak bultzatutako WiFi4EU aurrera ateratzeko. EAE mailan, Abadiño, Abanto, Barakaldo, Bilbo, Ugao, Andoain, Arrasate, Ezkio-Itsaso eta Zumaia izan ziren aukeratuak, nolabait esateko. 

EuropraPress hedabidearen arabera, diru-laguntza jaso zuten herriek 3 urtez Wifi sareak funtzionamenduan mantentzearen konpromezua bete behar dute. Gainera, Wifiaren abiadura, gutxienez, 30 megakoa izan beharko du. 

Europar Batzordeko lehendakariaren esanetan, ekimen honen helburua herri bakoitzari doako wifi sarea ahalbidetzea izango da; zeinak, herriko gune publiko nagusietan kokatuta egongo diren. Andoainen, dirudienez, hainbat gunetan jarriko dira:

  • Etxeberrieta plaza
  • Zumea plaza
  • Andoain erdiguneko geltokia
  • Nafarroa plaza
  • Ubitarte 
  • Bastero
  • Udal Artxiboa 
  • Urigain
  • Udaletxea

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!