Abertzaletasunaren aurka eta unionismoaren alde

Jon Ander Ubeda 2021ko ots. 7a, 09:51

Gaurkoan Pagazaurtunduaren senitartekoek omenaldi ekitaldia egin behar zuten Andoainen, Ibarrolaren eskulturaren ondoan. COVID-19ak eragotzi du ekitaldi hori Andoainen izatea, eta Pagazaren familiaren bizitokian egitekoak dira. Logroñon, hain zuzen.

Iazko ekitaldian Fernando Savaterrek mintzaldia eskaini zuen, abertzaletasunaren aurka eta unionismoaren alde egiteko. Probokazioaren mugan dauden adierazpenak egin zituen, Andoainera hurbildu ziren ordezkari konstituzionalista askoren aurrean.

Abertzaletasunaren aurka

“Jende asko dago oso kezkatuta eskuin muturrarekin. Eskuin muturra abertzaletasuna da, sepatarismoa da, hemen dago Legebiltzarrean, Katalunian... hori da herri honetako eskuin muturra. Eta horiek dira herri honetako benetako mehatxua. Eskuin mutur hori borrokatu beharra dago”.

Unionismoaren defentsa

“Herritarren. izenean hitz egin behar dugu. Ez dugu lurralde jakin bateko herritarrak izan nahi, baizik eta estatu demokratiko bateko hiritar askeak. Eta denak aske eta pareko. Hemen, eta Katalunian, Lugon, Andaluzian eta behar den tokian. Lurraldeak oso ondo daude pasieran ibiltzeko, aldaera gastronomikoak ezagutzeko, folklore modu berriak ezagutzeko... Hori guztia oso sinpatikoa da, baina hiritargoa beste gauza bat da”.

2020ko otsailaren 9an egindako adierazpen osoa, bideoan:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!