Covid19 | Datuak egunez egun

Eremu gorritik atera da Andoain, kasu positibo bakarra eman eta gero

Aiurri 2021ko ots. 9a, 12:29

Urtarrilaren 11n eremu gorrian sartu zenetik hilabetea betetzear dagoenean, gaurkoan eremu gorritik atera da Andoain. Intzidentzia tasa 453,70ra jaitsi da. Horrela jarraituz gero, ostalaritza eta taldeko kirol jarduerak ostiraletik aurrera baimenduko dituzte. Ez lehenago.

 

Asteleheneroko eta osteguneroko txosten epidemiologikoarekin batera, ostalaritzari dagokion zerrenda argitaratzen da. Osteguneko datua da, beraz, baliagarria ostalaritzari irekitzeko baimena ematerako garaian. Eskola Kirola bezalako egitasmoak aurrera atera daitezke, beti eta eremu gorritik kanpo emanez gero.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!