Dozenaka lagun elkartu dira Zumea plazan, Pablo Hasèl rap kantariaren alde

Jon Ander Ubeda 2021ko ots. 18a, 19:03

Ehundik gora lagun elkartu da Zumea plazan, gaur arratsaldean, "Pablo Hasèl askatu" lemapean. Elkarretaratzea isiltasunean egin da, eta tarteka haren askatasuna eskatzeko oihu batzuk entzun dira. Espetxera sartu aurreko kantua jarri dute eta amaieran haren askatasunaren aldeko manifestua irakurri da. Txalo artean amaitu da elkarretaratzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!