Otsailaren 16ra bitarteko datuak metatuta, hauxe da pandemiak utzitako datua:
- Gipuzkoa: 49.261 kasu, biztanlegoaren %6,84a.
- EAE: 148.175 kasu, biztanlegoaren %6,74a.
- Andoain: 981 kasu; biztanlegoaren %6,55a.
- Urnieta: 504 kasu, biztanlegoaren %8,12a.
Azken egunotako adierazle guztien arabera, COVID-19 izurritearen hirugarren olatuaren eragina murrizten hasi da. Egoera kezkaz bizi dutenentzat, datuei begira jartzea eguneroko jarduna bilakatu da. Andoainen, askok uste dutenaren aurka, eragina ez da askoz okerragoa izan. Urko Vallejok egindako grafikoan oso argi geratzen da Andoain Gipuzkoako eta Euskadiko garapen beretsua bizi izan duela. Urtarrilean aldendu zen joera orokorretik, baina gainerakoan paretsu ibili da.