Edukiontziak erre dituzte Mimendin eta Anbrosia Olabide inguruan

Aiurri 2021eko otsailaren 19a

Bideon ikus daitekeenez, Mimendin edukiontzi bat erre dute. Anbrosia Olabide auzoan, berriz, edukiontzea guztiz erre baino lehen itzaltzea lortu dute Udaltzaingoek eta suhiltzaileek.

Gertakariak arratsaldeko 20:15 eta 20:45 ordu artean jazo dira. Egilea ezezaguna da oraingoz, baina jada bideoak eta argazkiak bolo-bolo dabiltza Andoaingo herritarren artean.

Bideoaren egiletza: Aiurri eta herritarrak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!