Belkoain aldean baso-bide bazterrean utzita dagoen ibilgailua

Aiurri 2021ko ots. 21a, 10:40

Mendizaleen harridura piztu duen gertaera da. Erdoiztatik Mareako bidegurutzera (Aduna) doan Belkoaingo pistan ibilgailu bat dago bide bazterrean utzita. Egunak dira egoera horretan, eta hortxe dirau.

Bertan uztearen arrazoiak ezezagunak dira, baina jabea izango ote du ibilgailuak? Konpondu ezean, garabi batekin atera beharko litzateke ibilgailua pistatik. Aduna eta Andoain arteko lurretan dago ibilgailua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!