[Postontzia]

Erasotzaileak Andoaindik at

Andoaingo herritarrak 2021ko ots. 23a, 18:41

Andoaingo herrian azken hilabeteetan izandako gertakarien aurrean, herritarrok erantzun bat eman eta gure desadostasuna adierazten dugu. Onartezinak dira azken aldian eman diren ekintza bortitzak eta hauek salatu nahi ditugu.

Hori gutxi balitz, honelako egoeren aurrean inongo neurririk hartu ez denez, Andoaingo herritarrok elkartu eta egoera salatzeko beharra ikusten dugu, ekintza hauek duten larritasuna azpimarratuz, jasandako erasoek ez baitute gure herrian tokirik edukiko.

Ondorioz, egoera honi erantzun bat emateko asmoz, herritar guztiei deialdia luzatzen dizuegu: larunbata 27, eguerdiko 12:00etan Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!