Bekoplazako garbileku zaharra eraisten hasi dira

Xabier Lasa 2021eko otsailaren 24a

Bekoplazako garbileku zaharra eraisten hasi dira gaur goizean. Orain ehun bat urte eraiki zuten garbilekua, eta inguruko emakumeentzat ohiko tokia izan zen urtetan, arropak-eta garbitzeko. Ura herriguneko etxebizitzetan sartzen hasi ziren arte egon zen erabilgarri. Geroztik, utzita zegoen. Leitzaran ibai ondoan proiektatuta dagoen pasealekua egiten ari direla-eta ekin diote gaurko eraiste lanari.  

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!