“Ibili Andoain” abian da berriro

Xabier Lasa 2021ko ots. 26a, 13:51

Koronabirusa heldu arte herriko makina bat adinekoentzat asteazkenero izaten zen hitzorduari berriro helduko zaio martxoaren 3tik aurrera. Parte-hartzaileek ibilbide -laburra, ertaina eta luzea- egiteko aukera edukiko dute, hasieratik izan den bezala. Jarduera fisiko osasungarria bultzatzeko eta adinekoen arteko gizarte-harremanak erraztea ditu helburu ekimenak, Andoaingo Udalak eta gizarte eta kultura arloko hainbat elkartek bultzatuta. Udaletxean eguardian aurkeztu dute ekimena. Bideoa ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!