Andoaingo Asanblada Feministaren deialdia:
Azken hilabeteetan, Andoainen bizi den gizon batek jazarpen eta mehatxu matxista larriak egin dizkie Andoaingo hainbat emakumeri.
Gertakari larri horien aurrean, Andoaingo Asanblada Feministak, kaltetutako hainbat emakumerekin batera, egoera hori publikoki salatu nahi du eta, era berean, elkartasun osoa adierazi nahi die gizon horren eraso matxistak jasaten ari diren emakume horiei eta haien familiei.
Hori dela eta, herritarrei, elkarteei eta alderdi politikoei dei egiten diegu martxoaren 2an, asteartean, 19:00etan Goikoplazan burutuko den elkarretaratzean parte hartzera.