Buruntzaldeako Igeriketa Taldeko andoaindarrak mailan onean aritu ziren asteburuan

Aiurri 2021ko mar. 2a, 13:11

Eneko Elizasu, Julen Azpiroz eta Izaro Audikana andoaindarrek euren marka pertsonalak hobetu zituzten asteburuan. Mikel Esnal erritmoa berreskuratzeko lanean ari da.

Eneko Elizasuk 50 metro llibreko marka, 100 metro librekoa eta 50 metro bular probakoa ontzea lortu zuen; lehenengoan 26,50 egin, bigarrenean kronoa 56,53an geratu eta bular estiloko proban 34,18 on bat burutu zuen

Izaro Audikanak ere 200 metro libreko marka pertsonal berria 2:21,53an lortu zuen. Eta 200 metro lau estiloetakoan 2:49,93an. Tximeleta estiloko 50 metroetako marka pertsonala ere ondu zuen, 38,30ean utziz.

Julen Azpirozek 50 metro libreko eta 50 metro tximeletako markak ondu zituen 29,66 eta 34,56 segundutan, hurrenez hurren.

Mikel Esnalek, berriz, ez zuen marka pertsonalik eskuratu, baina tximeletako 50 metrokoan berriro 26 segundu juxtuan aritu zen, bere marka onenera gutxinaka gerturatzen ari da; denboraldia aurrera joan ahala geroz eta azkarrago igeri egiten duela antzematen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!