Larunbat eguerdian "Pausoz pauso" martxa kalejiraren hamargarren edizioa ospatu behar zen, eta ohiko ekitaldiaren ordez Basteron kultur ekitaldia egingo dute. Basteron hasi eta Goikoplazan amaitzen zen kalejira egiteko modua izango da, hala ere. Ez, noski, taldean joanez. Baina bai norberak ibilbidea osatu. Horretarako azken bederatzi edizioetako protagonisten irudiak ikus daitezke gaur bertan zintzilikatu dituzten poster handietan.