"Erakusketak, Andoaingo La Algodonera lantegian lan egin zuten emakumeak omentzea du helburu. Oso baldintza gogorretan lan egin arren, bizitasunez, alaitasunez eta eskuzabaltasunez betetako emakumeak izan ziren, eta ahazturatik berreskuratu nahi genituzke". Hitz horiek esanez aurkeztu dute erakusketa, gaur eguardian Basteron egin duten ekitaldian. Hainbat kulturgilek hartu du parte erakusketaren antolakuntzan, Fanny Alonso diseinatzaileak gidatuta: Anne Galarraga, komunikazioa; Nerea Bengoetxea, kantaria; Maialen Porroy, ilustrazioak; Nerea Tuduri: poesia; Dabid Argindar: argazkiak; Begoña Babaleiro, “Algodoneraren emakumeak. Mujeres del Algodon” liburuaren egilea. Erakusketa martxoak 20ra arte zabalik egongo da.