Apenas izan da orekarik arratsaldeko jardunaldian eta bi partidetan ez zen kolorerik egon. Azkeneko emaitzak (22-1) oso argi utzi zuen Iera Agirreren eta Maite Ruiz de Larramendiren nagusitasuna, nahiz eta partidako lehen tantoa latasarraren eta andoaindarraren alde erori zen.
Pilota mistoarekin jokatutako lehen txapelketa izan den arren, 2020ko pilota goxoko txapeldunak dira, askorentzat, txapelak eskuratzeko faborito nagusiak; euren hautagaitza berretsi zuten larunbatean, partida bikaina jokatuta. Agirre eta Maite Ruiz de Larramendik goitik behera dominatu zituzten ezinean aritu ziren aurkariak eta ordu erdian amaitu zuten kolore bakarreko partida. Exijentzia maila koxka bat igoko zaie finalerdietan.